EULA SAGARDOTEGIA

Sagardo naturala egiteko tradizioa 1929an hasi zuen familiak, eta belaunaldiz belaunaldi igaro ondoren, Aitor Iguaranenganaino iritsi da, orain bera baita Eulako arduradun.
11 hektarea dauzka sagastitan; 4.500 sagarrondo baino gehiago, eta kalitate handiko sagardoa egiteko sagar-mota onenak; horixe da, hain zuzen, Eula sagardotegiko aberastasun handiena.
Eulak bi etiketa-motaz merkaturatzen du bere sagardoa: berdea eta Eusko Label.
Botilako salgai daude sagardotegian.

TXOTX GARAIA

Txotx garaian irekia (urtarriletik maiatzera).
Larunbatetan: Bazkariak eta afariak. Igandeetan: Bazkariak bakarrik.
Asteartetik ostiralera: Afariak bakarrik. Astelehenetan itxita.