EULA SAGARDOTEGIA - Sagardoa


HISTORIA
Sagardoari buruz gorderik dagoen testurik zaharrena 1014ko apirilekoa da. Tradizio hori gurasoengandik seme-alabengana eskualdatuz joan da, eta harekin lotuta ohiturak, ipuinak eta errefrauak.
Garai batean, arauak eta ordenantzak sortu ziren, sagardoaren inguruko guztia arautzeko. Gero, krisi garaia etorri zen sagardogintzara, baina 1900. urtetik aurrera, baserriak bertan kontsumitzeko egien hasi ziren.
Komunikazioak garatu ahala, sagardoa merkaturatzen hasi ziren, eta gaur egun, ohizkoa da sagardotegiak jendez gainezka egotea txotx garaian (urtarriletik apirilera), kupeletik zuzenean dastatzen baita.
Azken urteotan, altzairu herdoilezinezko kupelak ezarri dira, eta horrek aukera ematen du txotx garaia luzatzeko.

SAGARDOGINTZA
Irailean hasten sagardoa egiteko prozesua. Mota desberdineko sagarrak biltzen dira, mikatz-garratzak orekaz nahastuz sagardo bikain bat lortzeko.
Egiten hasi aurretik, sagarrak kontu handiz garbitzen dira urez, eta ustelak kendu egiten dira.
Ondoren, xehatu egiten dira. Eta gero, dolare neumatikora eramaten dira zanpatzera, eta handik ateratzen den mostoa egurrezko eta altzairu herdoilezinezko kupeletara eramaten da punpa bidez.
Eula sagardotegian, egurrezko eta altzairu herdoilezinezko kupel bakoitzeko hotza banaka kontrolatzen da.
Sagardogileak nahi duen puntua lortu ondoren, botilaratu egiten da sagardoa.

BOTILARATZEA ETA BANATZEA
Garai batean, sagardoa otsaila eta apirila artean egoten zen botilaratzeko moduan, baina gaur egun, altzairu herdoilezinezko kupelei eta haiek hozteko sistemei esker, urte osoan botilaratzen da sagardoa, berde iluneko 0,75l. edukierako kristalezko botiletan.
Etiketa jartzen zaio botilari, zein sagardotegik egin duen adierazten duena.
Sagardoa 10º eta 13º C bitarteko tenperaturan edan behar da.

EULA SAGARDO NATURALA
Eulak bi etiketa-motaz merkaturatzen du bere sagardoa: berdea eta Eusko Label. Azken hau geure sagarrekin eginda dago %100ean, eta badu kanpoko ziurtagiri emaile homologatu baten berrikusketa.
Botilak bi ontzi desberdinetan banatzen dira: 3 eta 12 botilako kaxetan.